ITZIARRI BURUZ
Kaixo, nire izena Itziar da, Heziketa Fisikoko eta Reikiko irakasle eta Psikopedagogian lizentziatua naiz.
Txikitatik futbolera jokatu izan dut eta 13 urteetatik 31 arte areto-futboleko taldeetan aritu naiz. Kirol honen ohorezko mailan jokatzeko pribilegioa izan dut nere ametsa zelako eta bi aldiz Espainiako kopako azpitxapelduna izatera iritsi nintzen talde miresgarri bati esker. Hemen gogor entrenatzen eta talde-lanean aritzen ikasi nuen.
21 urte nituenetik, Heziketa Fisikoko irakasle lanetan nabil eta azken urteetan ikasleen bertsiorik onena ateratzeko denbora falta somatu dut irakaskuntzak abiadura handia hartu baitu.
Hau honela, liburu hauek idatzi ditut, etxean zein eskolan haurrengan garrantzitsuena garatzeko: bere burua ezagutzeko eta pentsamenduak eta emozioak zuzentzen jakiteko, norberak nahi duen bizitza sortzeko. Era berean, ziur, baliotsu eta gogotsu sentitzeko.
Nere bizitzan zehar asko irakurri dut; barne-garapenerako kurtso asko burutu ditut eta terapiak egin ditut. Hau guztia haurren zerbitzura jarri izan nahi dut, bihotzez. Esperientzia, ikasketa eta sormena uztartuz, trilogia bat idatzi dut eta zuen eskura duzue zuen txikiak ahalduntzeko ni nere semeekin egiten ari naizen bezala.
Bere buruaz harro senti dadin eta bere bertsiorik onena izateko opari iezazkiozu lanabes hauek.
Supertxikiak1, 2 eta 3 liburuetako orrietan itxarongo zaituztet.
Mila esker
Besarkada bat